Urrengo denboraldiari begira lasterketei dagokienez Euskal Mendizale Federazioa berrikuntzekin dator berriz ere. Kopa lehia sistemak duen parte hartze baxuari erreparatuz aurtengo lehiaketa zirkuituan lasterketa modalitate bakoitzaren Txapelketak jokatuko dira, baina koparik ez da izango, ezta proba konbinaturik ere.

Aurtengoan EMF Ranking-a antolatu du EMFko Lasteketa Batzordeak. 14 proba ezberdinek osatuko dute Rankinga eta korrikalari bakoitzaren 6  puntuazio onenak hartuko dira kontutan. Rankingean parte hartzen duten korrikalariek material zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute besteak beste. Adi egon 2018ko EMF Rankinaren inguruko berriei, laster emango baitira jakitera bere oinarriak.

Informado guita:

http://www.emf-fvm.org/index.php

unnamed unnamed-1