Kaixo guztioi!!

Datorren apirilak 8 eta 9, aurtengo lehenengo harkaitz eskaladako hastapen ikastaroa egingo du Bizkaiko Goi Mendi Eskolak. Behin neguko denboraldia atzean utzita, gogo berriekin ekingo dio udaberri eta uda garaiko ikastaroei. Animatu zaitezte eta zuen bazkideen artean berria zabaldu. Lekuak mugatuak dira, baina oraindik asko libre daude. Seguruen Atxarte eta Urdulizeko eskalada eskoletara joango da, baina xehetasun guzti hauek datak hurbildu ahala argituko ditugu. Zuen esanetara geratzen gara. Eskerrik asko.

OHARRA: Ikastaro hauen deialdiak Goi Mendi Eskolak proposatutakoak dira, beraz prezioak eta baldintzak “Bizkaian Federatutakoentzat” bezala agertzen direnak dira. Apuntatu nahi izanez gero, mesedez itzuli atxikituta dagoen izen-emate orria behar bezala beteta. Hau bidaltzerako unean, ordainketa egin eta baita ordainagiria ere bidali beharko da.

 Informazio gehiago bere webgunean:
http://bmf-fvm.org/eu/goi-mendi-eskola/