Urtarrilaren 29an gure “Basque Ultra Trail Series” lehen lasterketaren (Bilbo – Gasteiz) “Training Day” ospatu zen. Ibilbidea Orozkotik – Murgiara zen (distantzia 30 km eta 2.200 desnibel positiboa)

Murgian 8.30etan autobusa hartu ta Orozkoraino gindoazen. Jendea urduri zegoen Orozkon, saioaren irteeran; han Fernando J. Perez-ek azalpenak eman zituen, bidea, anoa puntua eta laguntzaileak nortzuk ziren: Oihan tropela buruan, Fer erdikoan eta Krisek atzeko taldearekin, ta nola ere Kepa Lizarragak gure “aingeru partikularra” eta antolakuntzaren medikua.

training 2

Taldeak indarrez hasi zuen erronka ta lehen maldetan zatitzen hasi zen, espero zitekeena. Nik “erratza” lanetan atzeko taldekoekin hitz egiten nuen, beraien istorioak ta eskarmentuak entzuten…interesgarriak, benetan. Haize boladak indartsuak Egileor ta Oderiagan, baita elur pixka bat ere azken honetan. Oderiagatik jeitsi zuzen anoa punturaino, Austigarmin. Han Aneto salda, La Fortaleza kafea, Lacturale esnea edo Coca Cola / Powerade edateko genuen, baita Lidl-ek emandako produktuak ere…babesleak dira ta eskertzekoa da euren laguntza.

3

Aterpetik atera ta Usategietako igoeran basurde talde batean bisita izan genuen, benetan unkitzen nautela mendiko “opari” hauek. Gailurra utzi ta zuzen karst gunera ta GPS-a hartu bide korapilotsua jarraitzeko, Baias errakatxotik gora nahiko elurra zegoen zapalduta baina leuna kranpoirik erabili behar gabe bideari ekin genion.

Gorbeiako lehen maldetan oinatza eginda zegoen elurrean (Oihanen lana eskertzekoa) gurutzeraino jarraitu, elurra oso leuna ta haizea benetan indartsu. Kranpoiak zorroan, larunbatean bidea finkatzen gindoazen elurra izoztuta zegoen, horrexegatik beharrezkoa den materiala ekartzeko gomendioa zabaldu genuen.

4

Azkenik gurutzea lainopean ta haize zakarra, hodeiak euriz kargatuta hurbiltzen ikusi ta gailurretik lehen bait lehen jeitsi. Murgiarainoko bidea markatuta hartu, zailena ta neketsuena eginda zegoen. Arazatik pasa, igoera erraza su ebakitik non 3 sarrio gugandik 5 metrotik pasa ziren, benetan ikusgarria. Gero jeitsiera zuzena Murgiaraino.

Murgiako helmugan betikoa, indarrak berritu, arropa aldatu…han zeuden jada Raquel, Marijo ta Fernando , pintxoak ta edariak emoten ta laneta gu eroso sentiarazteko.

11

Dena primeran burutu zuten, jendea pozik ta erronka haundia heltzeko gogoekin, hau entrenamendu saiotxo baino ez da.

Eskerrak Renault Gaursa-ri ibilgailuak jartzeagatik, Faes Farma-ri Gluco Sport emateagatik, ta anoa gunetan produktuak jarri zituzten babesle guztiei, euren laguntzagatik posible izan da eta izango da proiektu polit hau.

Ibilbidea, beti bezala, wikiloc webgunean dago:

https://www.es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16273322

Argazkiak, Klubako facebook-ean daude (TrailSport Mendi Kluba):

https://www.facebook.com/Trail52Sport?ref=bookmarks